Izpegi etxea
Izpegi etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getxoko eremu berezia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°20′21″N 3°00′29″W / 43.339044°N 3.008147°W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 101 |
Izpegi Etxea Getxo udalerriko Neguri auzoko Neguri eta Leioa Etorbideak bat egiten duten angeluan kokatuta dago. Neguriko klase ertaina bizi den zerbitzu gunean lorategi-hiriaren sarreran. Estilo eklektikoa du eta 2001 urtetik Getxoko eremu berezian sailkatuta dago.[1]
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"U" itxurako oinplanoa duen eraikina dugu eta isurki askotako estalkia du, malkartsua, eta inklinazio handikoa. 2016 eta 2017 urteen artean, 2 eta 3 logelako 5 etxetan banatu zen Elizongo arkitetoen eskutik, goiera handiko erdisotoa, beheko oina, lehen eta estalkipeko pisua ditu, baina jatorriz pisu bakoitzeko etxebizitza bat zuen, eta etxabeak merkataritza-eginkizunetarako gordetzen zituen. Etxeak hiru fatxada ditu, pinoi handi forman bukatutakoak. Gorputz hau, dorrez hornitua, lau angeluko forman ixten da eta bere aurrealdean begiratoki multzoa du atxikita. Fatxada guztietan antzeko apaingarriak daude eta euskal errepertorio berriaren elementu esanguratsuak dituzte: bao angeluzuzenak, habe frontalezko abio molduradunak, begiratoki poligonalak, dominante luzituak, harlandusko txuriz margotutakoak sarrerako baoetako dobeletan, erdi-puntuko arkudun baoak eta arku faltsuan... Egurrezko armazoi faltsu tipikoek, pisu altuetarako gordetzen direnek, hein handi batean bere pertsonalitatea definitzen dute. Izpegi kalitate eta originaltasun handiko eraikuntza dugu, eta gainera, bere kokapen gailena dela-eta, inguruan eta adierazgarri gisa kalitate aparta du. Tipologiari dagokionez, euskal errepertorio berria bizitza-blokeetara aplikatzearen ordezkari urrienetariko gisa garrantzitsua da.[2]
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |