Itsasertzeko Paul Jovet baratze botanikoa
Itsasertzeko Paul Jovet baratze botanikoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Koordenatuak | 43°24′15″N 1°39′04″W / 43.4043°N 1.6512°W |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Itsasertzeko Paul Jovet baratze botanikoa (frantsesez : Jardin botanique littoral Paul Jovet) Donibane Lohizuneko 2,5 hektareako lorategi botanikoa da.
Asteko zenbait egunetan irekita dago eta sarrera ordaindu behar da. 1980ko hamarkadan Biarrizko Historia Naturalaren Museoan lan egiten zuen Paul Jovetek (1896-1991) proposatu, 1991n lanak hasi, 1996an lehendabiziko zuhaitzak landatu eta 2003an landareen elkartrukeak hasi ziren. 2008an ireki zuten.
Itsasotik 50 metroko altuera duen itsaslabar batean dagoen, kostaldeko landareengan biltzen da, euskal haritz eta pinuak mantenduz. Honako bildumak ditu:
- Magnoliak,
- Bost kontinenteetako landareak,
- Lorategi erabilgarria,
- Atlantiar haritzak,
- Harri-lorategia,
- Kostaldeko txilardia,
- Itsaslabarreko landareak,
- Dunak,
- Padurak, eta
- Kostaldeko haritz-pinu basoa.