Isidoro Guinea
Isidoro Guinea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1893 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1947ko apirilaren 10a (53/54 urte) |
Familia | |
Aita | Anselmo Ginea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Isidoro Guinea Zugazaga (Bilbo, 1893 - ib.,1947ko apirilaren 10a) Bizkaitar margolaria izan zen. Bilbon eta Italian egin zituen Pinturako ikasketak. 1920. urtean Bilbora itzuli, eta bere lehen erakusketa egin zuen. Italiara itzuli zen Mondadori argitaletxe ospetsuarentzat lan egitera, urtebete geroago. 1926. urteaz geroztik, Bilboko Arte eta Ofizio Eskolako irakaslea izan zen. Akuarela, olio eta marrazki ugari egin zituen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.