Edukira joan

Iraetako Errota harria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iraetako Errota harria
Kirola harri-jasotzea
Antolatzailea Iraetako Festa-Batzordea, EgurSport HK eta Zestoako Udala
Sorrera 1981
Eremua  Euskal Herria
Tokia Iraeta (Zestoa)
Lana 3 minutuko lana
Errekorra 10 minutu: 79 jasoaldi
(Aimar Irigoien, 2010)
3 minutu: 31 jasoaldi
(Paulo Azpiazu, 2023)
Garaipen gehien Aimar Irigoien (3)
Txapelduna Beñat Telleria "Telleria IV.a" (2024)


Iraetako Errota Harria 1982. urteaz geroztik izen bereko 107,2 kiloko bola itxurako harriarekin Iraetako Santa Ines jaietan urtero jokatzen den harri-jasotze sariketa da.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru minutuan altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten du txapelketa. Berdinketa-kasuan, gorputz-pisurik arinena duen harri-jasotzailea sailkatzen da postu hobean. Hori gertatu zen 2020an, "Urra" eta Peñagarikano 29 altxaldi emanda berdinduta gelditu zirenean; baina, "Urra" arinagoa zenez, hark eraman zuen txapela.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean izan zuen sariketa honek aurreneko ekitaldia eta Santiago Otaegi "Aroztegi" izan zen txapelduna. Hurrengo urtean Iñaki Otaegi "Gibitegi"k irabazi zuen[2]. Honen ondoren etenaldi luze bat etorri zen eta 2010ean berrekin zioten sariketa jokatzeari. 2010ean, 2012an eta 2014an bost minutuko bi saio egin behar izan zuen harri-jasotzaile bakoitzak eta Aimar Irigoienek irabazi zituen ekitaldi guztiak. 2016an ez zen lehiaketarik egon, Izeta II.aren errekor saiakera bat baino.

2018az geroztik, hiru minutuko txanda bakarra dute harri-jasotzaileek ahalik eta altxaldi gehien egiteko.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Jasoaldiak
1981 Santiago Otaegi "Aroztegi" 20
1982 Iñaki Otaegi "Gibitegi" 25
1983-
2009
ez zen jokatu -
2010 Aimar Irigoien [3] 79
2012 Aimar Irigoien 74
2014 Aimar Irigoien [4] 74
2016 Joxe Ramon Iruretagoiena "Izeta II.a" (errekor-ahalegina)[5] 60
2018 Xabier Peñagarikano "Peña"[6] 28
2020 Mikel Lopetegi "Urra" [1] 29
2022 Mikel Lopetegi "Urra" [7] 30
2023 Paulo Azpiazu [8] 31
2024 Beñat Telleria "Telleria IV.a" [9] 28

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri-jasotzailea Garaipen kopurua Garaipena lortutako urtea(k)
Aimar Irigoien 3 2010, 2012, 2014
Mikel Lopetegi "Urra" 2 2020, 2022
Santiago Otaegi "Aroztegi" 1 1981
Iñaki Otaegi "Gibitegi" 1 1982
Paulo Azpiazu 1 2023
Beñat Telleria "Telleria IV.a" 1 2024

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «2020 Errota Harri Txapelketa lehiatu da» EHK 2020-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) Recas, Lucio Doncel. (2021-06-22). Harri - Jasotze: Levantamiento de piedras en Euskadi y Navarra. Vision Libros ISBN 978-84-18516-65-8. (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien, el mejor con la Errota Harria» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  4. (Gaztelaniaz) n.g. (2014-01-27). «Otra txapela para Aimar Irigoien» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  5. (Gaztelaniaz) PPLL. (2016-01-26). «Récord de Izeta II con la Errota Harria de Iraeta» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  6. SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-01-21). «Xabier Peñagarikanok irabazi du Errota Harria Txapelketa» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  7. (Gaztelaniaz) N.G, -. (2022-01-24). «Mikel Lopetegi se impone con la Errota Harria en Zestoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  8. (Gaztelaniaz) N.G. (2023-01-22). «Paulo Azpiazu se impone con la Errota Harria» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  9. [ARGAZKIAK Herri kirol jaialdi bikaina izan zen igandean Iraetan | danbolin. ] (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]