Inverclyde
Inverclyde | |||
---|---|---|---|
Inverclyde Inbhir Chluaidh | |||
| |||
ScotlandInverclyde.png | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Greenock 55°57′0″N 4°46′12″W | ||
Azalera | 160 | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 77.800 (2019) −350 (2018) | ||
Dentsitatea | 484,88 bizt/km² | ||
Bestelako informazioa | |||
inverclyde.gov.uk |
Inverclyde (Eskoziako gaeleraz: Inbhir Chluaidh, eskozieraz: Inverclyde) Eskoziako 32 konderrietako bat da, herrialde osoko txikienetakoa eta mendebaldeko kostaldean kokatutakoa.
2012ko erroldaren arabera 80.680 biztanle zituen eta 78.150 2018an. Hiriburua Greenock da.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaelerazko Inbhir Chluaidh izenak Clyde ibaiaren ahoa esan nahi du.
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekialdean Renfrewshire, hegoaldean Iparraldeko Ayrshire eta iparraldean Argyll eta Bute konderriekin mugak ditu eta Firth of Clyde fiordoa iparraldean eta mendebaldean.
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
20 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:
Alderdi politikoa | Zinegotziak |
---|---|
Eskoziako Laboristak | 9 |
Eskoziako Alderdi Nazionala | 6 |
Alderdi Independientea | 2 |
Alderdi Liberal Demokrata | 2 |
Alderdi Kontserbadorea | 1 |
Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
7 udalerrik osatzen dute eskualdea.
- Greenock / Grianaig (hiriburua, 44.248 biztanle)
- Port Glasgow / Port Ghlaschu (15.414 biz.)
- Gourock / Guireag (11.511 biz.)
- Kilmacolm / Cille MhaolChaluim (3.986 biz.)
- Inverkip / Inbhir Chip (3.058 biz.)
- Wemyss Bay / Bagh nan Uaimhean (2.592 biz.)
- Quarrier's Village (1.000 biz.)
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Greenockeko udaletxea.
-
Port Glasgowko kaia.
-
Finnart St Paul's (Greenock).
-
Lunderston badiako hondartza.