Hipersexualitatea[1] bat-bateko gorakada edo sexu jardueraren muturreko maiztasuna da. Hipersexualitatea arazo mediko batzuengatik, sendagai batzuen kontsumoagatik eta drogak hartzeagatik gerta daitekeen arren, kasu gehienetan kausa ezezaguna da. Desoreka bipolarra bezalako osasun-nahasmenduek hipersexualitatea eragin dezakete,[2] eta alkoholaren eta mendekotasuna eragiten duten substantzia batzuen kontsumoak eragina izan dezake pertsona batzuen sexu-portaeran.