Giuliana Farfalla
Giuliana Farfalla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Herbolzheim, 1996ko apirilaren 23a (28 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa |
Giuliana Farfalla (Herbolzheim, Alemania, 1996ko apirilaren 23a), Giuliana Radermacher benetako izenaz, alemaniar emakumezko modelo transgeneroa da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pascal jaiotza izenaz, gizon jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du beti. 16 urte zituenean sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.
2017. urtearen hasieran Germany's Next Topmodel telebistako reality-lehiaketan parte hartu zuen eta hamaikagarren sailkatu zen. 2018ko urtarrilean Playboy aldizkariaren Alemaniako edizioaren azalean agertu zen, herrialde horretako edizioaren azalerako posatu zuen lehenengo emakume transexuala bihurtuz.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Alemanez) «Giuliana Farfalla, Germany’s Next Dschungel-Queen» Playboy 2018 (Noiz kontsultatua: 2018ko urtarrilaren 12a).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)