Gazako ontzien aurkako erasoa
Gazako ontzien aurkako erasoa | |
---|---|
Mota | international incident (en) Pirateria |
Data | 2010eko maiatzaren 31 |
Gaza flotilla raid 2012 (en) → | |
Kokaleku | Itsas zabal |
Herrialdea | Palestina |
Parte-hartzaileak | |
Operatzen dituen elementuak | MV Mavi Marmara (IMO ship number (en) :9005869) |
Operatzen dituen elementuak | Rachel Corrie (IMO ship number (en) :6715281) |
Abiapuntu | Famagusta |
Pertsona hilak | 10 |
Gazako ontzien aurkako erasoa 2010eko maiatzaren 31n Gazara laguntza humanitarioa zeramaten zortzi ontzien aurka Israelgo itsas armadak nazioarteko uretan egindako erasoa izan zen. Ekintza humanitarioan parte hartzen ari ziren ontzien taldeak Askatasunaren ontzidia zuen izena.[1] Nazioartean bildutako 10.000 tona laguntza humanitario zeramatzan ontzidia maiatzaren 30ean atera zen Zipreko alde turkiarretik, Israelek blokeatutako Gazara giza laguntza eramateko asmoarekin.
Israelen erasoa kostaldetik 40 miliara gertatu zen, nazioarteko uretan, eta 19 pertsona hil zituzten.[2] Ontzietan, munduko 32 herrialdetako 750 ekintzaile zihoazen.
Israelek erasotako ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Askatasunaren ontzidia osatzen zuten zortzi itsasontzietatik, sei hauek abiatu ziren 2010eko maiatzaren 31n, eta Israelgo armadak eraso zien:
- Challenger I[3]
- Eleftheri Mesogeios eta Sfendoni[4]
- MV Mavi Marmara[5][6]
- MS Sofia[7]
- Gazze[8]
- Defne Y[9]
Matxuratutako ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste bi itsasontzi hauek ez ziren egun hartan abiatu, arazo mekanikoak zirela kausa:
Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuen artean, aipatzekoak dira Mairead Corrigan Nobel sariduna, Denis Halliday NBEko idazkariorde nagusia, Henning Mankell suediar idazlea,[11][12] Knesseteko kide bat, eta Europar Legebiltzarreko eta europar nahiz arabiar herrialdeetako parlamentuetako hainbat kide.[13]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «'Askatasunaren ontzidia'ren erasoa iruditan, Facebooken»,[Betiko hautsitako esteka] eitb.eus webguneko albiste atalean.
- ↑ Berria egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b As American as Apple Pie, Greta Berlin, freegaza.org, 2010-05-30
- ↑ Έτοιμο να εμποδίσει τον «Στόλο της Ελευθερίας» το Ισραήλ. tvxs.gr (Noiz kontsultatua: 2010-05-31). (Greek)
- ↑ İsrail ‘uluslararası suları’ kabul etti. (Noiz kontsultatua: 2010-06-01).
- ↑ İsrail ‘uluslararası suları’ kabul etti - Hürriyet. Hurriyet.com.tr (Noiz kontsultatua: 2010-01-02).
- ↑ https://web.archive.org/web/20100531173757/http://www.shiptogaza.se/sv/b%C3%A5ten-foton
- ↑ «GergIn bekleyis» Vatan (Noiz kontsultatua: 31 May 2010).
- ↑ «Turkey-led aid flotilla to Gaza anchored at Mediterranean coast» World Bulletin (Noiz kontsultatua: 2010-06-02).
- ↑ Irish captives' fate unknown after Gaza strike. 2010-05-31 (Noiz kontsultatua: 2010-06-07).
- ↑ El escritor Mankell subraya que la única arma a bordo era su maquinilla de afeitar. Gara.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mankell, Henning. (2010-06-06). «Diario de un viaje al horror» El País (Noiz kontsultatua: 2010-06-07).
- ↑ Tension builds as flotilla approaches Gaza. Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2010-06-02).