Garazi Lizarraga
Garazi Lizarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1989 (34/35 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | nutrizionista |
garazilizarraga.com |
Garazi Lizarraga Lertxundi (Irun, Gipuzkoa, 1989) nutrizionista da. Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean, Gasteizen, egin zituen Elikadurako ikasketak; bai eta master bat ere, haurtzaroa eta ariketa fisikoa gaitzat hartuta.[1]
Bi urtez ostalaritzan aritu ostean, bere kasa hasi zen elikadura zientziari loturiko lanetan, ordu arte ikusi zuenarekin ez baitzuen bat egiten. Jaten denaz gain, nola jaten den ere aztertzen du Lizarragak. Osasunari loturiko Fylab zentroan lan egiten du, Irunen, dietetika, psikologia eta fisioterapia arloko profesionalen talde batean.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Zapirain, Aitziber. (2020-03-15). «Garazi Lizarraga Lertxundi: "Nire helburua jendeak elikadura osasuntsu eta orekatua eramaten ikastea da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).