Garazi Arrizabalaga
Garazi Arrizabalaga | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Berriz, 1984ko azaroaren 21a (39 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Valentziako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak |
Garazi Arrizabalaga Cabrerizo (Berriz, Bizkaia, 1984ko azaroaren 21a) Arte eta Historian lizentziatua da eta Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria 2016tik.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Berrizko Learreta-Markina eskola publikoan lehen ikasketak egin ondoren, Artearen Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Valentziako Unibertsitatean "Conservación y restauración de bienes culturales. Preservación y conservación del patrimonio historiko" ikasketak egin zituen. Kultur kudeaketa masterra (Divulgación Dinámica. Sevillan) eta Erromako Roma Tre unibertsitatean Artearen Historiako ikasketak (Eramus 2004-2005).
Lan Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bisita gidatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Napoliko Cittá della Scienza museoan bisita gidatuen Koordinazioa (2007)
- Valentziako Lonjan bisita gidatuak (2007-2008)
- Gasteizko Arte Sakratuko museoko koordinatzailea (2008)
- Gerediaga Elkarterekin bisita gidatuak (2012-2015)
Museo zuzendari[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2016tik Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendari edo arduradura da. Hainbat erakusketa antolatu ditu, besteak beste;
- Picasso: Durangotik ‘Guernica’ra (2017).[1]
- Eduardo Chilida: Oihartzunak.Resonancias (2018).
- Durangaldeko emakume artistak (2018).
- Salvador Dalí. Obra grafikoa (2019).
- José Manaut: Cárcel y destierro en Durango (2019).[2]
- Albrecht Dürer. Jatorrizko grabatuak (2019).
- Sorginak (2020).[3]
- Darío de Regoyos. Durangoko begirada inpresionista (2021).
- Dohaintzak 2016-2021.
Museoko erakusketak antolatzeaz gain taldeentzako bisita gidatuak eta tailerrak antolatzeko ardura ere hartzen du bere gain.
Zutabegile[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garazik herriko eta eskualdeko aldizkarietan hainbat artikulu edo zutabe idazten ditu, gehien bat arteari buruzkoak.
- Mugalari kulturari buruzko hedabidean.[5]
- Gerediaga elkartearen Astola aldizkarian hainbat artikulu idatzi ditu.
Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Helmugak. (Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2017).[6]
- Picasso: De Durango a Guernica.(Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2017).[7]
- Grabados originales. (Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2019).[8]
Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irakasle lanetan ere jardun du, Gizarte Zientziak irakasten (2008-2015)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «La exposición de Picasso pasa a ser la más visitada del Museo con más de 3.000 asistentes en dos meses» durangon.com 2017-06-08 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ «Una exposición recupera las obras que José Manaut pintó en la cárcel y durante su destierro en Durango» durangon.com 2019-09-20 (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ Sorginak erakusketa. Eitb. .
- ↑ Anboto. Garazi Arrizabalaga. Zutabeak. .
- ↑ Mugalari. Garazi Arrizabalaga. Zutabeak. .
- ↑ Cabrerizo, Garazi Arrizabalaga. (2017). Helmugak: 2017.04.07 - 2017.05.01, Arte eta Historia Museoa. Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ Picasso : Durangotik Guernicara : Francoren ametsa eta gezurra = de Durango a Guernica : sueño y mentira de Franco. Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango D.L. 2017 ISBN 978-84-7849-003-5. PMC 1084567717. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
- ↑ Areitio, Ane Abanzabalegi; Cabrerizo, Garazi Arrizabalaga; Buruaga, Pedro Maria Alberdi. (2019). Grabados originales. Durangoko Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia de Durango ISBN 978-84-7849-010-3. (Noiz kontsultatua: 2021-06-11).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Garazi Arrizabalaga: Orkestra zuzendari bat Sinadurak bideoa (2021)
- Elkarrizketa "Regoyos berriro ere Durangon"Anboto, 2021.06.04 (Bideoa)
- Elkarrizketa "Si un museo no cree a lo largo de los años está practicamente muerto El Correo, 2021.06.26