Francesca Albanese
Francesca Albanese | |||
---|---|---|---|
2022ko maiatza - ← Michael Lynk (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ariano Irpino, 1977 (46/47 urte) | ||
Herrialdea | Italia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pisako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | international law scholar (en) | ||
Francesca Albanese (Ariano Irpino, Italia, 1977) italiar jurista eta giza eskubideen aldeko aktibista da. 2022an Nazio Batuen Erakundearen Bidali Berezia izendatu zuten Gazako Zerrendan eta Zisjordanian palestinarrek populatutako eremuetan ikuskaritza egiteko NBEren izenean. [1]
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pisako Unibertsitatean zuzenbide lizentziatura egin zuen, eta giza eskubideetan masterra Londresko SOAS Unibertsitatean.[2]
Palestinaren auzian inplikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Albanesek aholkulari gisa lan egin du Arab Renaissance for Democracy and Development (ARDD) think tank-ean, eta Palestinako Gaiari Buruzko Sare Globalaren sortzaileen artean ere egon da (Global Network on the Question of Palestine). Foro hori palestinarren eskubideen alde lan egiteko sortu zen besteak beste palestinar errefuxiatuek, 1948an ihes egin zutenek eta haien ondorengoek, Israelgo lurretara itzultzeko eskubidea izan dutela aldarrikatuz. [3] Albanesek errefuxiatu palestinarren kanporatzea ( Nakba) Holokaustoarekin alderatu izan du. [4]
Hamasek 2023ko urrian Israeli egindako erasoaren unean berehalako su-etena eskatu zuen, Palestinako herriak garbiketa etnikoa jasateko arrisku handia zuela esanez.
2024ko martxoan, Albanesek txosten bat argitaratu zuen, non Israelek Gazan genozidioa egin duelako ustea aipatu zuen. Israelek Gazako Zerrendako zibil guztiak erasotzeko helburutzat hartzen zituela adierazi du, Israelek palestinarren eremua garbitzeko plan orokor bat zuela eta Israeli arma-boikota ezarri behar zaiola. Txostenak herrialde arabiarren laguntza zabala jaso badu ere, Israelek "errealitatearen desitxuratze lizun" gisa definitu du, eta AEBek Israelen aurkako joera duela esan dute. [5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Norsk fagbevegelsen bør være en del av antiapartheid-bevegelsen» Fagforbundet 2023-02-08.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Francesca Albanese, Relatora Especial sobre la situación de los derechos humanos en el territorio palestino ocupado desde 1967» Oficina de Derechos Humanos de las Naciones Unidas (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
- ↑ «Global Network on the Question of Palestine List of Members» ARDD 2023-07-12.
- ↑ «UN’s Palestinian human rights expert likened Israel’s actions to the Holocaust» The Telegraph 2023-10-21.
- ↑ «Countries at UN rally behind expert who accused Israel of 'genocide'» France24 2024-03-26.