Fly Shit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fly Shit
Datuak
JatorriaBergara (Gipuzkoa)
Musika motaHardcore punk
Urteak1996 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gaztelupeko Hotsak
Gratacels Records
Taldekideak
Seti
Ander
Osto
Heloy
Lehengo taldekideak
Unai
Dubi
Txisko
Informazio gehigarria
MySpace: flyshiteulikk Badok: fly-shit Musicbrainz: d4a72075-dbbc-413b-b8a8-b427a343e490 Musikasten: fly-shit Edit the value on Wikidata

Fly Shit, 90eko hamarkadan Bergaran (Gipuzkoa) sortutako Hardcore taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fly Shit taldea 1996. urtean sortu zuten 14-16 urteko 5 gaztek (Osto bajua, Seti ahotsa, Unai eta Ander gitarrak eta Heloi bateria). 1996ko otsailean eman zuten beraien lehen kontzertua Bergarako taberna batean.

Hasierako formazio honekin, Fly Shit izeneko lehen diska argitaratu zuten 2001ean, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren laguntzaz.

2004an berriz, Bizitza ...baina nola bizi? bigarren lana kaleratu zuten. Kasu honetan ordea, ekoizpen eta banatze lanak taldearen eta Gratacels Records zigilu alternatiboaren bitartez egin zuten, salmenta puntu komertzialak alde batera utziz. Honez gain, diska hau Creative Commons lizentzien menpean kaleratu zuten.

Urte berean, Heloiek taldea utzi zuen denboraldi baterako eta bere ordez Dubi sartu zen bateria jotzera. 2005ean berriz, Unaiek taldea utzi zuen eta honela laukote izatera pasatu ziren.

2006. urtean Heloi itzuli zen taldera Dubiren ordez eta honela, gaur egun arte jarraitu dute. Hurrengo diskoak autoekoiztu egin dituzte.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Seti - Ahotsa
  • Ander - Gitarra
  • iker- Baxua
  • Heloy - Bateria

Lehenagoko taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Unai - Gitarra
  • Dubi - Bateria
  • Txisko - Gitarra
  • Osto - baxua

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Barneko ahotsaren bila» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  2. «20 urte bira, zuzenean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  3. «Gaztaroko erokeria bat baino gehiago» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]