Eztabaida:Jon Kortajarena

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bizkaiko bandera ikusi dudanean, haluzinatu egin dut. Besterik ez zitzaigun falta. Hamaika ikusteko jaio gara!

Bizkaian jaiotzea flipantea omen da orain! -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:39, 26 iraila 2013 (UTC)

Zer? Solasean barik jolasean? Nor ari da jaiotzaz, azeri? Gainera, kontua jaiotze-tokia balitz, Bilboko bandera jarri beharko zenukete eta ez Bizkaikoa, edota bere auzokoa (Santutxukoa dela uste dut). Entziklopedia honetan, ez dut ikusi inoren jatorria adierazteko probintziako bandera (lurraldekoaz gure kasuan) erabiltzen denik; ez bakarrik, behintzat. Entziklopedia batean pertsonaiaren HERRIALDEA adierazteko erabili ohi dira banderak eta ez probintziak eta antzeko joko merkeak (eta susmo txarrekoak). Shakespeareren fitxan nekez ikusiko duzu Warwickshireko bandera. Lotsagarria da euskaldun baten HERRIALDEA adierazteko, probintziako bandera erabiltzea. Zer dugu orain? Ikurriña jartzeko lotsa, beldurra? Zergatik ez ditugu sinadurak batzen berriz ere legez kanpo uzteko? Jende askok eman zuen bizitza bandera hori denona izan zedin. Errespetu apurra, mesedez. Gure eta Jonen HERRIALDEKO bandera ikurriña da (oraingoz, behintzat) eta halaxe behar du ipini fitxa entziklopedikoan. Txantxak etxean!

Ei, lasaiago ibili 95.121.189.62. Ez baduzu ikusi zure arazoa da, baina adibide batzuk ematearren: Jose Antonio Muñagorri, Felix Likiniano, Josu Jon Imaz, Mari Abrego, Peio Dospital... eta horrela infinitorarte. Kontrara Espainian jaio direnek euren banderatxoa dute: Juan Pablo García, Leandro Carro... beraz besteoi akusazioak egiten hasi aurretik begiratu zer dagoen, nola eraiki diren artikuluak eta ondoren, ados ez bazaude, errespetu osoz Wikipedia editatzen dugunokin eztabaidatu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:38, 27 iraila 2013 (UTC)