Eztabaida:Euskal literatura
Wikipediak hizkuntza komunitate bakoitzean erabiltzen diren usadioak errespetatu behar ditu. Eta euskal literatura kontzeptua euskarazko literaturari izendatzeko sortu eta erabili izan da, ez Euskal Herrian edozein hizkuntzatan idatzitakoa izendatzeko. Horregatik, atal honetara ekarri dut “euskarazko literatura” izenburupean zegoen orrialdea. Aldiz edozein hizkuntzatan idatzitako Euskal Herriko literatura “Euskal Herriko literaturak” sarrerara pasa dut.
Erabaki hau justifikatzeko (justifikazio beharrik balego) hona zenbait arrazoi:
1) “Euskal literatura” kontzeptua berariaz horrexetarako asmatu zen, hau da, euskaraz sortutakoa izendatzeko. Izenburu hori daraman lehen liburua duela laurogei urte idatzi zen:
- Nikolas Ormaetxea “Orixe”, Euskal-literatura'ren atze edo edesti laburra, Donostia, 1927.
2) Geroztik “euskal literatura” esanahi horrexekin erabili da, etenik gabe hamarkadatan zehar, ideologia eta joera guztietako autoreen artean. Horren froga dira izenburu hori daramaten hainbat liburu, adibidez:
- Juan Garmendia, Euskeraren iraupena eta euskal-literaturaren aurrerapena, Donostia, 1955
- Santiago Onaindia, Euskal literatura, Bilbo: Etor, 1972
- Ibon Sarasola, Euskal literatura numerotan, Donostia: Kriseilu, 1975
- Mikel Zarate, Euskal literatura: azterbideak, aztergaiak, azterketak, Bilbo: UEU, 1978.
- Joan Mari Lekuona, Ahozko euskal literatura, Donostia: Erein, 1982
- Sebastian Garcia Trujillo, Ohiturazko euskal literatura, Bilbo: Mensajero, 1995
- Marijose Olaziregi, Intimismoaz haraindi: emakumezkoek idatzitako euskal literatura, Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1999
- Jon Kortazar, Diglosia eta euskal literatura, Donostia: Utrisque Vasconiae, 2002
- (Zerrenda askoz gehiago luzatu liteke)
3) Euskaraz idazten duten autoreei “euskal idazle” deitzeko arazorik ez dagoen bezala, haien obrari “euskal literatura” deitzea da naturalena.
--Luki 18:26, 18 Abendua 2007 (UTC)
- Aurka. Lehenengo partearekin ados banago ere ez dut uste aldaketa ondo dagoenik. Nire ustez arazoa konpontzeko Euskal Herriko literatura jarri beharko litzateke euskal literatura zegoen lekuan. Bestetik euskal idazleek ere gazteleraz edo frantsesez idatzi ahal dute. Nik euskal idazle irakurtzen dudanean ez dut zuzenean lotzen "euskarazko idazle" kontzeptuarekin. Horregatik badu bere logika lehen zegoen ezberdinketak. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta 00:37, 24 Abendua 2007 (UTC)
- Arazoa Euskal Herriko literatura sarrera sortuz konpon litekeela diozu: praktikoki horixe egin nuen, Euskal Herriko literaturak sarrera sortu bainuen (pluralean, ez baita bat eta bakarra baizik zenbait). Ez zaizu hori aski egokia iruditzen? Funtsean zure proposamenarekin bat dator.
- Bestalde euskal idazle sarrerari dagokionez, diozu "Nik euskal idazle irakurtzen dudanean ez dut zuzenean lotzen "euskarazko idazle" kontzeptuarekin." Kontua ordea ez da zuri edo niri zer iruditzen zaigun, baizik euskaraz nola erabiltzen den kontzeptu bakoitza. Alde horretatik, erraz froga daiteke euskal idazle kontzeptua, euskaraz, hizkuntza honetan idazten dutenei ematen zaiela, eta hala erabili dela aspalditik. Horregatik gremio hori biltzen duen taldeak Euskal Idazleen Elkartea du izena, eta ez Euskarazko Idazleen Elkartea. --Luki 14:17, 25 Abendua 2007 (UTC)
nire iritzia[aldatu iturburu kodea]
kaixo, ni bilbon jaio nintzen, eta beti bizkaian bizi izan naiz. euskaldunberria naiz, zeren nire hezkuntza erderaz izan zen. gure hizkuntza euskaltegian ikasi behar nuen. horregatik, erderaz idazten dut nire poesiak. nire iritziz, normala da "euskal literatura" deitzea euskaraz egindako literaturari, bai, baina, ez da normala erderaz egindakoari "euskal" hori kentzea. ni euskalduna naiz, eta erderaz idazten dut. ez naiz euskal idazle bat? euskal herritarrok euskara, espainiera eta frantzesa ditugu. eta idazle euskaldun batek edozein hizkuntzatan idatzi dezake, euskal idazle "titulo" hori galdu gabe. hori da nire iritzia.--212.55.30.141 19:39, 18 Abendua 2007 (UTC) oharra: ez dakit zergaitik ezin dut saioa hasi. wikian, ikerno naiz.
Susak egindako ekarpena[aldatu iturburu kodea]
Kaixo! Hezkuntza Programaren baitan Susari ekarpen bat eskatu genion iaz literatura nola antolatu beharko litzatekeen galdetzeko. Gure gai zerrenda oso eskasa da, eta euskal literaturari buruzko artikuluak izan beharko lituzkeen gaien zerrenda bat bidali ziguten. Agian interesgarria izan daiteke dena antolatzea modu horretan, oso gidoi ona baita:
« |
Ahozko literaturaEuskaldunak, herri kantariabertsolaritza idatzia, olerkaritzarako ereduA. Zavala biltzaile handiaBiltzaileak
Ipuinak
Antzerkia
herri poesia
kopla zaharra, euskal lirikaren ezaugarriAhozko literatura, idatzitakoaren iturriGerra kantu zaharrak
Bost emakume poeta XV mendean
Emakumeen mendeku literarioa bost mende geroago
Euskal literatura idatzia, berantiar?XVI mendea, mundura mendea
XVII mendea, ganbera eta pulpitua
XVIII mendea, mende iluna
XIX mendea, gatazka ideologikoakLaikotasunaren borrokak versus Eliza Katolikoaren pribilegioakEstatu liberal modernoa versus Herri zaharren eskubideakFrantsestearen kantuakKarlistadetako kantutegiak1833-1840Xaho eta ZumalakarregiMuñagorriren bertsoakVictor Hugoren lekukotza 18451872-76Santa Krutz apaiza OrixereneanBilintxen heriotzaIpuina, latina ikastenBizenta Mogel, ipui onakNobelagintza, bi protagonista antagonikoPeru AbarkaPiarres AdameProsa dibulgatiboa
Kazetaritza, ideien gatazka
Urkamendia, damua inspirazio iturri
Kritika soziala
Maitasuna, gai eternoa
Hondamendi politiko-militarrek eragindako PiztualdiaEuskal Herria bere zauriez ohartzen da: baskismoaIparragirre: bizitza baten sinboloakEuskaldun guztien himnoaNaziotasunaren kontzeptu lausoa: Ama EuskaraXahoren begiak lausorik ez: euskal errepublikaRevista Euskara (1878-1883)
Euskal-Erria (1880-1918)
Revista de las Provincias Euskaras (1878-1881)Revista de Vizcaya (1885-1889)Aldizkariak prosa modernoaren sorreran
Ama Euskararen eritasuna: euskaltasun erdaltzaleaElizak literatura deskubritzen du: fikzioa moralaren zerbitzuanElizgizonak epaile lore-jokoetanAnton Abadia ongileaApaiz bat nobela ideologikoaren jabe
Apaizak ipuin moralaren jabe
Pierre LhandeErresistentzia apur batBitoriano Iraolaren umore gaitzaAma Euskarak senarra aurkitu: AberriaSabino Arana versus Miguel de UnamunoBilakaera politiko orokor baten eredu: Pedro M. Otañoren obraLinguistika eta Etnografia herriaren sustrai bilaAbertzaletasunaren ideario linguistikoaSabino AranaLuis EleizaldeIdatzizko bertsolaritzaBitoriano IraolaOlerkaria, bertsolariaren aldaera kultuaLehen mundu gerra, Eskual Herriren hustuketa eta eskualdunen frantsesteaFrontetik bertso idazten
Gerra kronika, genero berri bat
Lehen mundu gerra Hegoaldean
Ama Euskarak hautatu ditu bere seme-alabakPizkundea, abertzaletasunen eraikuntzaAberriak poema nazionala behar duKalebala, Aitzolen setaOrixe OrexanLizardi, estilo pertsonal batLauaxeta, Sabino Aranaren eta Beaudelaireren arteanEuskaldunak, poema nazionalaren porrotaGurutz Sarasola, etorkizun isildu eta ukatu batOlerti Egunek estaltzen zuten errealitateaHizkuntzaren egoera sozialaHizkera literarioaren ajeakIrakurlego kultua eskasHizkuntzarenganako borondate politikorik ezaHerriarentzat idazteaAitzolen aginduakLizardiren prosa, jarraitzailerik gabeko ereduAltxamendu faxista EspainianLarrialdiko bertso eta prosaArtikulugintzaKantutegi antifaxistaExilioaExilioaren lehen urteakMexikoTelesforo Monzonen poemakGuatemalaEusko Gogoa, kanpo eta barne-exiliatuen aterpe literarioaVenezuelaEtorkizunaren oinarriakArgentinaNobelaJ. I. LasarteJ. EizagirreExilioa luzeExiliatu ekonomikoak eta exiliatu politikoakJose Ramon ZubillagaLardasketaGerra eta erbeste memoriakSebastian SalaberriaNeronek tirako nizkinAlkainDesabruak kendutako...Sabin Irizar, exilioTxingoTxikere-ParúExilioa askatasun gisaAdierazteko askatasunaEusko Gogoa aldizkariaNorbera izateko askatasunaOrixek bere burua aurkituBigarren Mundu Gerra Eskual HerrianFronteko kronikakGurseko oroitzapenakGerraondoak EHanPiarres Larzabalen antzerkiaIpuinaMonzonen artikuluakIbiñagabeitiaren artikuluakXIX mendean bezala: inprimategia argitalexe, ItxaropenaJon Etxaide, nobelagintza gotor baten oinarriakNemesio Etxaniz, idazlea genero guztietara behartuaBelaunaldi berriak: 1964, modernitatearen giltzarriaZuzenbide debekatuaHarri eta HerriHuntaz eta HartazHogoi urteMendekoste gereziakIltzaileakNobela berriaTxillardegiren ekarpen ideologikoaSaizarbitoriaren ekarpen narratiboaAldizkari eskandaloaIgelaKantagintza berriaMixel LabegerieJulen LekuonaMikel LaboaLurdes IriondoXabier LeteAntzerkia kontzientziabideJarraiOskorri / KriseluIpuina, egitura narratibo berriak mezu berrietarakoDebate handien aroaMende laurdena euskal literatura garaikide bat eraikitzeko, 1975-76Euskara batuaren arrakastaIdazleak eta irakurleak bereizi egiten zituen dialektoetatikliteratura indartzen duen baturaLiteratura sozialaren amaieraArestiren heriotzaPanpina ustelaLiteraturaren autonomiaIndustria editorialaren sorreraSari literarioen ugaritzeaAldizkari literarioen urteak |
» |
Zer deritzozue? -Theklan · · 22:14, 3 urtarrila 2019 (UTC)