Errusiako Futbol Premier Liga (errusieraz Российская футбольная Премьер-Лига) Errusiako futbol txapelketa nagusia da. 1992an abiarazitako txapelketa da eta 16 talde onenek hartzen dute parte.
1992an Sobietar Batasuna desegin zenean Errepublika bakoitzak bere futbol txapelketak sortu zituen. Sobietar Batasuneko Futbol Ligan jokatzen zuten sei talde errusiarrak berez sailkatu ziren eta hasiera batean 14 talde gehitu zitzaizkien hauei. 1993an 18 taldetara murriztu zen eta 1994ean 16 taldetara.
2010 arte martxoa eta azaroa artean jokatu zen liga, Errusiako negu hotza ekiditeko. Baina urte horretan Europako gainontzeko ligetara egokitzea erabaki zuen.