Erromania (hizkuntzalaritza)
Erromania Gaston Parisek kultura eta hizkuntza erromantzeen edo neolatinoen multzoari eman zien izena da.
XIX. mendean erabiliagoa zen kontzeptua da, eta Europa-barruko lurraldeetarako baino ez da erabiltzen. Banaketa ezagunena mendebaleko eta ekialdeko Erromania bereizten dituena da. Hala ere, ez dago argi azken horretan Balkanetako penintsula eta Italiakoa edo lehena bakarrik sartu behar den. Iberorromania, galorromania, italorromania, erretorromania eta dakorromania bereizi ohi dira, nahiz eta gune horietan erromaniko ez diren hizkuntzak ere izan (euskara, alemaniera, eta abar).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.