Matematikan lizentziaduna eta doktorea da (UPV/EHU). Lea Artibai ikastetxean jardun zuen lanean 1998-2011 epealdian: irakasle, kontseilu-sozialeko kide, artezkaritza-kontseiluko kide eta zuzendaritza taldeko kide izan zen.
2011tik Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatua sailean.
Sei liburu argitaratu ditu, horietako lau euskaraz. Nazioarteko aldizkarietan hogei artikulu zientifiko inguru argitaratu ditu; berrogeitaka lan kongresuetatik eratorritako aktetan eta hamabosten bat dibulgazio-artikulu. Ehun eta hogei lan inguru aurkeztu ditu kongresuetan, eta horietako bitan bere lana saritua izan da. Hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, besteak beste, Europako RISE (H2020) bi proiektutan. Hiru doktorego-tesi zuzendu ditu, eta hainbat gradu eta master amaierako lan ere bai. Nazioarteko eta bertoko hainbat aldizkaritarako begirale lanak egin ditu, eta EKAIA Euskal Herriko unibertsitateko zientzia eta teknologia aldizkarian matematikako ataleko editorea da. Udako Euskal Unibertsitateko kidea eta Matematikako sailburua ere bada, eta matematika dibulgatzailen ere jardun du, besteak beste, Euskadi Irratian (Norteko Ferrokarrilean), Zientzia Kaieran, eta beste zenbait lekutan.
"Aljebra Teoria eta ariketak" liburua[5]Ekuazio diferentzial arruntak askatzeko zenbakizko metodoak.[3][6] Elisabete Alberdi Celaya. UEU, Udako Euskal Unibertsitatea, 2012. ISBN: 978-84-8438- 419-9.
Aljebra: Teoria eta ariketak. Mathematica programaren aplikazioa.[5] Elisabete Alberdi Celaya, Aitziber Unzueta Inchaurbe, Isabel Eguia Ribero. UEU, Udako Euskal Unibertsitatea, 2013. ISBN: 978-84-8438-566-3.
Métodos numéricos para ecuaciones diferenciales rígidas. Aplicación a la discretización del Método de Elementos Finitos. Elisabete Alberdi Celaya. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), 2014. ISBN: 978-84-9860-980-6.
Fundamentos del álgebra lineal. Ejercicios y cuestiones. Soluciones con Mathematica. Isabel Eguia Ribero, Aitziber Unzueta Inchaurbe, Elisabete Alberdi Celaya. Bilbao, 2015. ISBN: 978-84-606-6054-5.
Ekuazio diferentzialak erabiliz modelatzen diren ingeniaritzako fenomenoak: Mathematica programaren bidezko ebazpena.[7] Mª Josefa Gonzalez Gomez, Elisabete Alberdi Celaya. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), 2019. ISBN: 978-84-1319-067-9.UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak sustatua eta zuzendua, euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko deialdiaren bitartez.
Ekuazio diferentzialen ebazpenerako zenbakizko metodoak.[8] Elisabete Alberdi Celaya, Judit Muñoz Matute. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), 2020. ISBN: 978- 84-1319-180-5. UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak sustatua eta zuzendua, euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko deialdiaren bitartez.