Dontzeila laranja
Dontzeila laranja | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Melitaeini |
Generoa | Melitaea |
Espeziea | Melitaea didyma Esper, 1778 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | plantain, Veronica, Verbascum, Stachys eta Valeriana |
Dontzeila laranja (Melitaea didyma) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da. Nymphalidae familiako tximeleta bat da.
Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europan erdi eta hegoaldean aurkitzen da, Afrikan Mediterraneoko kostaldean eta Asian Ekialde Hurbilean, Erdialdeko Asian, Txinan eta Mongolian aurkitzen dugu[1].
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Imagoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tamaina ertaineko tximeleta da, 30-42 mm-ko hegal zabalera dituena. Kolore laranja biziko tximeleta da, orbain marroi ilunak hainbat lerro osatuz dituena. Lerro ilun horien kopurua eta zabalera aldakorra da aletik alera[2]. Emeak handiagoak izan ohi dira eta kolore laranja ahulagoa dute, marroiz edo grisez estaliak batzutan[3].
Azpialdean aurreko hegalak laranjak dira eta atzekoak zuriak lerro laranjekin.
-
Melitaea didyma didyma ♂
-
Melitaea didyma didyma ♂ △
-
Melitaea didyma didyma ♂
-
Melitaea didyma didyma ♂ △
Azpiespeziea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Melitaea didyma didyma (Esper 1778)
- Melitaea didyma ambra Higgins, 1941
- Melitaea didyma elavar Fruhstorfer, 1917
- Melitaea didyma kirgisica Bryk, 1940
- Melitaea didyma neera Fischer de Waldheim, 1840
- Melitaea didyma occidentalis Staudinger, 1861
- Melitaea didyma turkestanica Sheljuzhko, 1929[4]
-
Melitaea didyma occidentalis ♂
-
Melitaea didyma occidentalis ♂ △
-
Melitaea didyma occidentalis ♀
-
Melitaea didyma occidentalis ♀ △
Beldarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gorputzez zuria eta laranja da eta ile mototsez estalita du.
Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Negua beldar gisa igarotzen du eta martxotik urrira ikusten da tximeleta. Bi edo hiru belaunaldi ere izan ditzake urte berean.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Tximeletaren azpialdea.
-
Beldarra.
-
Krisalida.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Melitaea» ftp.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ «GRANADA NATURAL Melitaea didyma (anverso-macho)» granadanatural.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Doncella tímida. Melitaea didyma» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
funet
izeneko erreferentziarako