Delphine Diallo
Delphine Diallo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Frantzia Senegal |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Charpentier (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
delphinediallo.com |
Delphine Diallo, edo Delphine Diaw Diallo (Paris, 1977), argazkilari franko-senegaldarra da. Hasieran Parisen instalatua, New Yorken bizi eta lan egiten du egun.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1977an jaio zen, aita senegaldarra eta ama pintore frantsesa, ibilbide artistikoa egitea hautatu zuen, eta, 1999an, Charpentier akademian graduatu zen, ikusizko arteen kategorian.[1][2]
Gero, zazpi urtez aritu zen lanean musikaren industrian, eta, ondoren, argazkigintzari ekin zion. Bere jatorriaren zati batera itzulita, Saint-Louis-du-Sénégalen jarri zen bizitzen, aitaren jaioterrian. Argazki-estudio bat sortu zuen bertan, eta familiako kideei argazkiak ateratzen eta " Renaissance " izeneko seriea egiten hasi zen.[3] Magic jarri zion izena estudioari, Malick Sidibé argazkilari maliarrari eta Malick haren estudio ospetsuari egindako omenaldi diskretu gisa; izan ere, Sidibék bere lehen lanetan eragina izan duela baieztatu zuen.
2008an, New Yorkera joan zen berriro. Peter Beard ezagutu zuen. Bere sorkuntzan interesaturik, Botswanan[4] Pirelli egutegia egiten laguntzea proposatu zion.[5]
2012an, ICPko 26 argazkilari jalgi berri onenetakotzat jo zen, eta Smithsonian Magazineentzat, berriz, argazkigintzako izar jalgi berrietako bat da, eta, 2013an, PDNk, zaindu beharreko 30 argazkilari jalgi berrien artean dago.[6][4]
Bere argazkiak New Yorken negoziatzen dira, 2.500 dolar inguruan.
Erakusketak (hautaketa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2005: Afrikako Argazkigintza Topaketak, Bamako, Mali;
- 2009: Afrikako Argazkigintza Topaketak, Bamako, Mali;
- 2011: Afrikako Argazkigintza Topaketak, Bamako, Mali;
- 2012: Dakarreko bienala, Senegal[7]
- 2011: Kornhaus Museum, Berna, Suitza.
- 2014: Femme photographe, Onomo hotela, Dakar, Senegal[8]
- 2015: ReSignifications: Imagining the Black Body and Re-Staging Histories, Florentzia, Italia[9]
- 2015: We are family, Photoquai, Paris, Frantzia[3]
- 2016: Unseen photo Festival, Amsterdam, Herbehereak[10]
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisheye, 21. zk., azaroa/abendua 216, Azala, 37
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Delphine Diallo» Photoquai.
- ↑ Maxime Delcourt. (2016). «Delphine Diallo» Fisheye: 37..
- ↑ a b «Photoquai 2015 : We are family» 20 minutes.
- ↑ a b «Delphine Diallo» Life Force Magazine.
- ↑ «The Masked Expressions of Delphine Diallo» Creators.
- ↑ Elizabeth Avedon. (2014). «New York Times Portfolio Review: The Photographers» The Eye of Photography.
- ↑ La Biennale Dak'Art 2012 finit en beauté au Sénégal. .
- ↑ «Femme photographe en exposition à Onomo» Wak Hart.
- ↑ «Photos That Celebrate — and Challenge — Feminine Ideals» T Magazine.
- ↑ Tom Seymour. (2016). «African Portraiture at the Unseen 2016 Fair and Festival» British Journal of Photography.