Conguito
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Conguito | |
---|---|
Historia | |
Sorrera-data | 1961 |
Conguitos-ak “Lacasa” markaren txokolatezko produktuak dira. 1987an, Conguitos-en arrakasta ikusirik, “Lacasa”-k Zaragozan zegoen "Conguitos" enpresa erosi eta Lacasitos-ak sortu zituen.
Hainbat mota daude, baina gehienak txokolate beltz edo zuriz estalitako kakahueteak dira.
Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
5 mota daude:
- Conguito originalak (poltsa laranja): Txokolate beltz edo zuriz estalitako kakahuete txigortuak.
- Zereal eta kakahuetezko Conguitoak (poltsa urdina): zereal-geruza bat aurkezten dute kakahuetearen gainean kurruskagarriagoa egiten duena. Gainean esnedun txokolatez estalita daude.
- Shocobolak (poltsa lila): Zerealezko bolak esnedun txokolatez estalita.
- Galleta (litxarreria-dendetan solte): Galleta kurruskagarria esnedun txkolatez inguratua.
- Koloretako Conguitoak (poltsa horia): Jatorrizko Conguitoak koloretako azukrearekin.
Fabrikazio prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sei fasetan banatzen da:
- 20 minututan fruitu lehorrak txigortu egiten dira.
- Hauek ontzi handietan sartzen dira glukosaz eta azukreaz zipriztinduz, kanpoko eragigileetatik babesteko asmoz.
- Behin azukrearekin estalita, beste ontzi handietara erameten dira txokolatez estaltzeko.
- Txokolatez estali ostean, grageei herdoilgaitz ontzi handietan distira ematen zaie igurtziz eta 4 orduz.
- Geroago, Conguito baten aurpegia gragea bakoitzean inprimatzen da.
- Azkenik, ontziratze automatikoko bide desberdinetara pasatzen dira eta bertatik merkatuan saltzen diren aurkezpen desberdinekin ateratzen dira.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Federico Díaz Martínez deitutako confitero batek Conguitos-ak sortu zituen eta Jabetza-Erregistro Industrialean 1963ko martxoaren 25ean inskribatu ziren.
Chimpancitos-ekiko auzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1965eko amaieran Francisco Jerez Ortiz, industrialak, merkaturatu zuen, Madrilen, txokolatez estalitako kakahueteak, Chimpancitos izenarekin. Hauen plastikozko poltsak Conguitos-en poltsak imitatzen zituzten. Francisco-ren produktuaren antzekotasunak nahasketa sortu zuen publikoarengan, gehienbat haurren artean.
Federico Díaz-ek Francisco Jerez-en kontra kereila jarri zuen eta Madrilgo Probintzia-Auzitegiak Francisco kondenatu zuen jabetza industrialaren arau-haustearen egile bezala. Francisco-k Chimpancitos-ak merkaturatu zituen hauek imitatzeko edo iruzurtzeko adorerik gabe. Federicok ez zituenez Conguitos-en ontzien koloreak eta grafismoak inon erregistratuta, ezin izan zen frogatu honek delitua bete zuela. Ondorioz, magistratu gorenak sententzia baliogabetu zuen.
"Lacasa”-ren jabetza-prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1982an Lacasitos sortu zen eta 1987an “Lacasak” Conguitos eskuratzu zituen. Bi gertaera hauek arrakasta-aldi berria eta enpresaren hedapena markatu zuten. Conguitos-ek jada ospe handia zuten eta “Lacasa” hauen ospea handitzeaz arduratu zen publizitate-kanpaina bat eginez.
90 urteetan, Conguitos-ak Utebo-ra, Zaragozara, mugitu ziren. Gaur egun, “Lacasa” produktuek presentzia sendoa dute merkatu espainiarrean eta bere presentzia sendotzen ari dira maila mundialean.
Publizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ideia Kongo Belgaren independentzia berriaren eraginaren azpian jaio zen. Garaietara moldatzeko aldaketak egiten zituzten publizitatean. 80 urteetan, Conguitos-ak telebistan iragartzen ziren maiztasunarekin, eta 1994an Tina Turner edo Stevie Wonder bezalako ospetsuek iragarki ospetsu bat egin zuten Conguitos mozorratuta Conguitos -en abestia dantzaten eta abesten. 2010eko kanpaina berria YouTube-ko Conguitos-en kanaleak ikus daiteke, bertan beste urteetako bideoak ere ikus daitezke. 2011an, Conguitos-ek “Conguitos Caravan Tour”-a antolatu zuten, musika lehiaketa bat Espainiako 7 hiri desberdinetan zuzeneko 8 kontzertu eskainiz.