Buitraker
Buitraker | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea (Nafarroa) |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gor Diskak |
Taldekideak | |
Aitor Arbeloa Fernando Martinez Patxi Iñigo Urduña Ibon Enekoitz "Txerokee" | |
Buitraker Iruñeko euskal musika taldea izan zen, 1992an sortu[1] eta 2000ko hamarkadaren erdialdera desegin zena. Rock eta Metal musika jorratu zuten, baina haien ibilbidearen bukaeran soinu elektronikoekiko interesa ageri zitzaien. Euskaraz abesten zuten batez ere, nahiz eta gaztelerazko kanturen bat ere baduten.
Maketaren ondoren, 1998an kaleratu zuten lehen diska (Lurrun makina, Gor Diskak), eta bertako "txori" abestia aski ezaguna izan zen. Hurrengo diskoa 2000. urtean argitaratu zuten (Homologao, Gor Diskak). Azken diska 2005ean atera zuten (Urrezko kabiak, autoekoizpena), eta bertan nabaria da estiloaren garapena, musika elektronikorako joera argia baita disko horretan.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lurrun makina (1998, Gor Diskak)
- Homologao (2000, Gor Diskak)
- Urrezko kabiak (2005, autoekoizpena)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Buitraker» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).