Bortusteko gotorlekua
Bortusteko gotorlekua | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Larrungo fortifikazioak | |
Bortuste gotorlekua eraikitzeko planoa (1793) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Urruña eta Lapurdi |
Koordenatuak | 43°20′15″N 1°43′07″W / 43.337573°N 1.718603°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1793 |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084576 |
Bortusteko gotorlekua Lapurdiko Urruña udalerrian dagoen gotorleku bat da. Biriatu eta Bordele arteko A-63 autopistaren alboan dago.
1992an monumentu historiko izendatu zuten.[1]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikuntzaren proiektua 1793 urtekoa da, dagoneko hasia zela Frantziako Iraultzako Konbetzioak eta Espainako Erresumak elkarri deklaratutako gerra. Halere, ospe handiago hartu zuen bere bigarren erabileran, hogei urte geroago, 1813an Napoleondar Gerretan. Frantziako armada Iberiar penintsulatik alde egiten ari zenean Soult Mariskalak lerro-gotor bat eraikiarazi zuen Hendaiatik Orreagaraino eta honako hau Mendebaldeko zatiari zegokion, Lapurdiko eta Larrungo gainerakoekin batera. Bi gerretan forte hau Urruñako gune gotortuaren aurrealdean zegoen kokatuta, eta gerizpe motakoa zen, beraz, barrualdean kuartelik gabe. [2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Redoute de Bortuste. .
- ↑ Arrieta Valverde, Antton.- Euskal Herriko forteak : Berpizkundetik Karlismora. Tafalla : Txalaparta, 2015. orr. 245-248
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |