Bertrand Lapurdikoa
Bertrand Lapurdikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1124 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma |
Heriotza | 1169ko urriaren 30a (44/45 urte) |
Hobiratze lekua | Lehuntzeko abadia |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Bertrand (1124 – 1169) Lapurdiko bizkondea izan zen. Fortun Gartzeitz Arberoako bizkondearen Atharesa alabarekin ezkondu zen eta, hortaz, Arberoa eta Lapurdi bateratu ziren. Aragoi eta Iruñeko Alfontso I.a erregeak Baiona setiatu zuen 1130ean, eta Bertrandek bertako ateak zabaldu zizkion, sar zedin. 1169an hil zen, eta Lahouzeko monasterioan lurperatu zuten. Bost seme-alaba izan zituen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |