Balaklavako gudua

Koordenatuak: 44°34′18″N 33°34′23″E / 44.571758°N 33.573094°E / 44.571758; 33.573094
Wikipedia, Entziklopedia askea
Balaklavako gudua
Krimeako Gerra
Zalditeria Arinaren Karga, Richard Caton Woodville Jr. 1894
Data1854ko urriaren 20a
LekuaBalaklava, Krimeako Penintsula
Koordenatuak44°34′18″N 33°34′23″E / 44.571758°N 33.573094°E / 44.571758; 33.573094
EmaitzaGarailerik gabe
Gudulariak
 Frantzia
 Britainia Handia
 Otomandar Inperioa
 Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Frantzia François Certain Canrobert
Britainia HandiaFitzroy Somerset (Lord Raglan)
Errusiar Inperioa Alexander Menshikov
* Errusiar Inperioa Pavel Liprandi
Indarra
20.000 Britainiar soldadu, 41 kanoi
7.000 Frantziar soldadu
1.000 Otomandar
25.000, 78 kanoi
Galerak
615 627

Balaklavako gudua 1854ko urriaren 25ean gertatutako borroka izan zen, Krimeako Gerraren testuinguruan. Sebastopoleko setioaren parte izan zen (1854-1855), aliatuen hiriaren harrapaketa saiakera. Sebastopol Errusiak Itsaso Beltzean zuen itsas base nagusia zen, eta honen harrapaketarekin gerra bideratzea errazago izango zen. Balaklavako gudua aliatuen iraileko garaipenaren ondoren eman zen, Almako guduan, non Menshikov jeneral errusiarraren armadak garaitu zituzten. Aliatuen unitateek, Britainiar Inperioaren, Frantziako Bigarren Inperioaren eta Otomandar Inperioaren soldaduz osatuta, hegoalderantz jarraitu zuten. Almakoa irailaren 14an aliatuek Kalamita badian lehorreratu zirenetik gertatutako lehen gudu nagusia izan zen, garaipen argia; honekin, aliatuen ondorengo mugimenduak ez ziren eraginkorrak izan eta errusiarrek berriz elkartzeko, suspertzeko eta defentsa prestatzeko aukera izan zuten.[1]

Errusiarrek haien indarrak banatu zituzten. Itsas Armada, lurreratuta, Aliatuen setio-lerroen aurrean zegoen kokatuta batez ere, hiriaren defentsa-posizio estatikoak kontrolatuk. Inguruan, aliatuen setioa erasotzen, Menshikov jeneralaren unitate mugikorrak zeuden.

Aliatuek Sebastopolen aurkako eraso geldo bati uko egitea erabaki zuten, eta setio luze baterako prestatu ziren. Britaniarrek, Lord Raglan-en agindupean, eta frantsesek, Canroberten agindupean, portuaren hegoaldean kokatu zituzten beren tropak. Frantziako armadak Kamiesch badia okupatu zuen mendebaldeko kostaldean, eta britainiarrak Balaklavako hegoaldeko portura joan ziren. Hala ere, posizio berriek britainiarrak aliatuen setio operazioen eskuin hegala defendatzera bultzatu zituen; Raglanek ez zuen tropa nahikorik horretarako. Egoera aprobetxatuz, Liprandi jeneral errusiarrak, 25.000 gizon ingururekin, Balaklava inguruko defentsei erasotzeko prestatu zen, britainiar basearen eta setio lerroen arteko hornidura katea apurtzeko asmoz.[2]

Gudua errusiar artilleria eta infanteriaren eraso batekin hasi zen, Vorontsoveko gainetan Balaklavaren lehen defentsa lerroa osatzen zuten otomandarren posizioei aurre eginez. Otomandar indarrek, hasiera batean, errusiar erasoei aurre egitea lortu zuten. Babesik gabe, ordea, gutxira atzera egin behar izan zuten. Erreduktu otomandarrak desagertu zirenean, zalditeria errusiarra hegoaldeko haraneko bigarren defentsa-lerroari ekitera joan zen, Otomandarrak eta 93. Highland-eko erregimentu britainiarrak babestutakoa (aurrerago "Lerro Gorri Mehea" izenaz ezagutuko zena). Lerroak eutsi eta atzera bultzatu zuen erasoa. James Scarlett jeneralaren Britainiar Brigada Astunak garaipena lortu zuen ere, zeinak errusiar zalditeriaren aurrerapen saiakera karga batean akabatu eta garaitu baitzuen, errusiarrak defentsara behartuz. Hala ere, aliatuen azken zalditeria kargak, Lord Raglanen gaizki interpretatutako agindu baten ondorioz, britainiar historia militarreko gertakaririk ospetsu eta gaiztoenetako bat ekarri zuen: Brigada Arinaren Karga.[3]

Errusiarrentzat Balaklavako gudua garaipen bat izan zen, herriaren moralerako bultzada handia. Aliatuen posizio aurreratuak harrapatu zituzten (horietatik zazpi kanoi kendu eta Sebastopolera eraman zituzten trofeo gisa), eta Vorontsobeko bidearen kontrola lortu zuten. Ia ofizial guztiek sariak jaso zituzten. Semyakin jeneralak 3. mailako San Jurgiren Ordenaren domina jaso zuen. Gribbe eta Levutsky 1. mailako San Stanislav ordenako zaldun bihurtu ziren, eta Krudener koronela jeneral nagusi izendatu zuten. Liprandi jeneralari urrezko sablea eman zioten, diamantez josia, "Ausardiagatik". [4]

Krimeako kanpainia Balaklavako gudura arte, irailaren 25ean

Hiru armadak laster indartuko ziren: Gerrarako eta Kolonietarako Estatu Idazkari britainiarrak, Newcastleko dukeak, Lord Raglani 3., 62. eta 90. erregimenduak Krimeara bidaliko zituztela hirugarren bateria-tren batekin zin egin zion; Canroberti, bitartean, Frantziatik etorritako infanteriako hiru dibisio gehiago agindu zizkioten. Errusiarrek ere errefortzuak jaso zituzten. 10 eta 11 dibisioak azaroaren hasieran iritsi ziren. Tropa horiekin Menshikoven gudarostearen indarra 107.000 bat gizonengana igo zuten. Errusiar komandanteak San Petersburgotik presio handia jasan zuen aliatuen lerroak erasotzeko eta Sebastopoleko setioa hausteko. Erasoa aurrera eraman baino lehen Menshikovek Inkermaneko gainetan errekonozimendu eraso txiki bat agindu zuen, britainiar 2. Dibisioaren aurka, "Inkerman Txikia" izena jaso zuena, aurrerago gertatuko zen Inkermaneko gudu nagusiaren aurrekaria, azaroaren 5ean hasi zena.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Royle, Trevor. (2000). Crimea: the great Crimean war, 1854 - 1856. Abacus ISBN 978-0-349-11284-8. (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  2. (Ingelesez) Lambert. (2012). «<em>The Crimean War: A History</em>, by Orlando Figes» Victorian Studies 54 (3): 565.  doi:10.2979/victorianstudies.54.3.565. ISSN 0042-5222. (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  3. (Ingelesez) Brighton, Terry. (2005). Hell Riders: The Truth about the Charge of the Light Brigade. Penguin Books ISBN 9780141018317..
  4. (Ingelesez) Fletcher, Ian; Ishchenko, Natalia. (2004). The Crimean War: a clash of empires. Spellmount ISBN 978-1-86227-238-5. PMC ocm56451983. (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  5. (Ingelesez) Jackman, S. W.. (1961-12-01). «The Destruction of Lord Raglan: A Tragedy of the Crimean War, 1854-5» Canadian Historical Review 42 (4): 358–359.  doi:10.3138/chr-042-04-br24. ISSN 0008-3755. (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]