Asteasuko udaletxea
Asteasuko udaletxea | |
---|---|
Udaletxearen aurrealdea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Asteasu |
Koordenatuak | 43°11′37″N 2°05′52″W / 43.193628°N 2.097769°W |
Erabiltzailea | Asteasuko Udala |
Kontaktua | |
Helbidea | Lege Zaharren enparantza, z/g. |
Asteasuko udaletxea Gipuzkoako Asteasu udalerriko Udalaren egoitza da. Jose Lizardi arkitektoak XVIII. mendean egindako eraikin barrokoa da eta herrigunean dago, Lege Zaharren enparantzan.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaletxearen eraikuntza korapilatsua izan zen, izan ere, lurrak erosi eta 1752an, hiriko semea zen Jose Lizardiren traza baten arabera abiatu eraikin lanak abiatu zirenean, Jose Lizardi bera hil baitzen. Baina, Asteasun ez zen hargin‑maisu onik falta, eta zenbait enkanteren ondoren, Usandizaga maisuak eskuratu zuen egitekoa; baina lanen hasiera urte batzuetara atzeratu zen. Eraikin lanak 1754an hasita ere, zenbait alditan eten beharra gertatu zen, arazo batzuen kontsulta bideratzeko: aurreikusitako harlangaitzaren ordez mutxardaturiko harlandua hautatu zen, zenbait puntutako okerdurak zuzendu beharra izan zen eta abar. Bukatutzat eman zen eraikin lana 1760an, teilatuetako arotz‑lanak, eskailera eta zoladurakoak barne.[1]
Udaletxeak barroko kutsu handitxoagoa du Lizardik trazaturiko beste kontzeju eraikuntzek baino.[1] Frontoi triangeluarra du, profil berezia duena. Frontoi triangeluarreko beste udaletxetan ez bezala, eutsi egingo zaio Asteasun hiru arku besterik ez duen arkupeari, alboetan leiho soilak dituela, Legazpiko udaletxearen antzera.
Eskubanden batasuna deigarria gertatzen da, lehenengo solairuan erdiko hiru balkoiak eta goieneko solairuko bostak elkartzen dituena. Baoak uztaitzen dituzten plakak, zura taillatua duen teilatu‑hegal zabalaren azpiko erlaitz molduratuak eta hormapikoaren ardatz bertikala azpimarratzen duen armarriaren erliebe handiak alaitzen dute gainazala.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Asteasuko Udal webgunea (Gaztelaniaz)