Armagabetzeari lotutako gaiei buruzko Nazio Batuen Bulegoa
Armagabetzeari lotutako gaiei buruzko Nazio Batuen Bulegoa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | United Nations Office for Disarmament Affairs, Bureau des affaires de désarmement eta Oficina de Asuntos de Desarme |
Izen laburra | UNODA |
Mota | Administrazio publikoa eta Nazio Batuek ezarritako erakundea |
Jarduera | |
Honen parte | Nazio Batuen Erakundeko Idazkaritza |
Agintea | |
Zuzendaria | Izumi Nakamitsu |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1998ko urtarrilaren 1a |
webgune ofiziala |
Armagabetzeari lotutako gaiei buruzko Nazio Batuen Bulegoa (ingelesez, UNODA) NBEko Idazkaritzaren erakundea da. 1997ko uztailean, Kofi Annan-ek bulegoaren sorrera aurkeztu zuen Batzar Nagusian.
Arma nuklearrak, suntsipen handiko armak, arma kimiko eta biologikoen garapena mugatzea eta armagabetzea sustatzea du helburu. Era berean, arma konbentzionalen eremuan desarmatzeko ahaleginak sustatzen ditu, batez ere, lurreko mina eta su arma txikietan, horiek izaten baitira gaur egungo gatazketan ohikoenak direnak.
2017ko maiatzaren 1etik, Japoniako Izumi Nakamitsu da bulegoaren zuzendaria .[1]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1961eko 1653 Ebazpenean ("Arma nuklearrak eta termo-nuklearrak erabiltzeko debekuari buruzko adierazpena"), NBEko Batzar Orokorrak adierazi zuen arma nuklearrak erabiltzeak "gerraren irismena ere gaindituko zuela, eta sufrimendua eta suntsiketa eragingo ziela gizateriari eta zibilizazioari, eta, beraz, nazioarteko zuzenbidearen arauen eta gizateriaren legeen aurkakoa dela".[2]
Hasiera batean, 1982an, Nazio Batuen Armagabetze Gaietarako Bulegoa sail gisa sortu zen.[3] 1992an, Armagabetze Gaietarako Zentro bihurtu zen, NBEko Gai Politikoen Departamentuaren mende eta 1997. urtearen amaieran, Armagabetze Gaietako Saila izan zen berriro.
Ondoren, 2007an, Ban Ki-moon jakinarazi zuen Brasilgo Sergio Queiroz Duarte izendatu zuela Armagabetze Gaietarako goi-ordezkari, alboko idazkari nagusiaren mailan. Hori dela eta, saila Nazio Batuen Desarme Gaietarako Bulego bihurtu zen.
Ordezkarien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UNODAko lehengo buruak eta aurrekoak[4] | |||
---|---|---|---|
Idazkari Orde Nagusia | Herritartasuna | Agintaldia | NBEko idazkari nagusia |
Jan Mårtenson | Suedia | 1982 – 1987 | Javier Pérez de Cuéllar |
Yasushi Akashi | Japonia | 1987–1991 | |
Prvoslav Davinic | Yugoslavia | 1997 | Boutros-Ghali |
Jayantha Dhanapala | India | 2003 | Kofi Annan |
Nobuyasu Abe | Japonia | 2006 | |
Tanaka nobuakia | Japonia | 2006-2007 | |
Sergio Queiroz Duarte | Brasil | 2007-2012 | Ban Ki-moon |
Angela Kane | Alemania | 2015 | |
Kim Won-soo | Hego Korea | 2017-2015 | Ban Ki-moon |
Izumi Nakamitsu | Japonia | 2017– egun | António Guterres |
Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UNODAren helburu nagusiak armagabetze nuklearra eta ez ugaltzea sustatzea dira; gainera, gatazka bat bukatzean desarmatzeko neurri praktikoak garatzen eta aplikatzen laguntzen du, bai eta gizarte zibilean parte hartzen duten gizabanakoak berriro sartzen ere.[5][6]
Bulegoa bost azpiatalek osatzen dute: Desarmerako eta Konferentziari Laguntzeko Batzarreko Idazkaritzaren Azpiatala (Geneva), Masan Suntsitzeko Armen Azpiatala (ADM), Arma Konbentzionalen Azpiatala (desarmatze praktikoa barne), Informazio eta Zabalkunde Ekintzen Azpiatala (IOB) eta Eskualdeen Armagabetzearen Azpiatala (RBD)[7] Azken honek hiru zentro ditu:
- Nazio Batuen Eskualdeko Zentroa Afrikako Bakea eta Armagabetzerako (UNREC)
- Nazio Batuen Eskualdeko Zentroa Asia eta Pazifikoko Bakea eta Armagabetzerako (UNRCPD)
- Nazio Batuen Eskualdeko Zentroa Latinoamerika eta Karibeko Bakea eta Armagabetze eta Garapenerako (UNLIREC)
Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pertsonen Aurkako Minen Debekurako Nazioarteko Kanpaina
- Pertsonen kontrako minen arriskuaz eta minei lotutako ekintzei bideratutako Informazioaren Nazioarteko Eguna
- Ottawako Ituna
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Secretaria General Adjunta y Alta Representante para Asuntos de Desarme» UNODA.
- ↑ [Esteka hautsia]
- ↑ «A/S-12/32» Asamblea General de las Naciones Unidas (Organización de las Naciones Unidas) 9 de julio de 1982.
- ↑ «A/66/380 - E - A/66/380» undocs.org: 42..
- ↑ «Introducción» UNODA.
- ↑ «About Us» UNODA.
- ↑ Boletín del Secretario General. .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Weborri ofiziala UNODA
- Desarmeari buruzko urtekaria
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «United Nations Office for Disarmament Affairs» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.