Arantzazu Loidi
Arantzazu Loidi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aretxabaleta, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Arantzazu Loidi Garitano (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1967) gipuzkoar bertsolaria da. Plazetan parte hartu zuen aurrenekotako emakumezko bertsolaria izan zen[1]. Ikasketaz kazetaria eta itzultzailea da[2].
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c9/Jon_Eizmendi_Felix_I%C3%B1urrategi_Jon_%26_Aitor_Sarasua_Anatx_Euzkitze_Arantzazu_Loidi_I%C3%B1aki_Izarzelaia_Danel_Goikolea_etab_Uztapiderekin.jpg/190px-Jon_Eizmendi_Felix_I%C3%B1urrategi_Jon_%26_Aitor_Sarasua_Anatx_Euzkitze_Arantzazu_Loidi_I%C3%B1aki_Izarzelaia_Danel_Goikolea_etab_Uztapiderekin.jpg)
Arantzazu Loidik etxetik jaso zuen bertsotarako zaletasuna eta Almen ikastolaren bueltan sortu zen bertso-eskolan hasi zen kantatzen, 13 urte zituela[3]. 1980an bertan izan zuen aurreneko plaza Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan eta 1985ean txapelduna izan zen Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatu zen finalean[3][4]. Herriz herri saioak egiten aritu zen garai hartan Almeneko bertso-eskolako beste kideekin batera, Felix Iñurrategirekin, Jon Sarasuarekin eta Aitor Sarasuarekin esate baterako[5]. Kristina Mardarasen ondoren Arantzazu Loidi izan zen plazetan aritu zen aurrenekotako emakumezko bertsolaria[1][6]; hurrengo urteetan emakumezko bertsolari berriak agertu ziren. 1991n Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte. Bertsolaritza munduan gai-jartzaile eta epaile lanetan ere ibili izan da[2].
Bertsolaritza lorpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa (1): 1985
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b SLU, Herritar Berri. (2016-07-14). ««BEREN PASIOA TRANSMITITU NAHI ZIGUTEN HIRU ‘AITA’ ZIREN»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arantzazu Loidi - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ a b «Arantzazu Loidi: Bertsolari Gazte Bat; Gazte Bat Bertsolari» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ «El 25 de mayo de 1985 Arantzazu Loidi fue la vencedora en el "Eskolarteko Bertsolari Txapelketa" / El 27 de mayo de 1985 se fundó la Sociedad Vasca de Medicina del Trabajo / 1901eko maiatzaren 28an Justo Maria Mokoroa Mujika Tolosan jaio zen - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ SLU, Herritar Berri. (2016-07-14). ««BEREN PASIOA TRANSMITITU NAHI ZIGUTEN HIRU ‘AITA’ ZIREN»» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ «Txapela erantzi eta zapia jarri ahal izateko bidea aztertzen - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).