Arantza San Sebastian
Arantza San Sebastian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1958ko abuztuaren 30a (65 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Jakintza ikastola (Donostia) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila |
Arantza San Sebastian Mateos (Donostia, Gipuzkoa, 1958ko abuztuaren 30a) Irakaslea, feminista eta sare-sozialetako iritzi-emailea da. Hezkuntza-aholkularia ere izan da urte askotan[1], blogaria eta hedabideetako kolaboratzailea.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elizbarrutiko Irakasle Eskolan, Donostiako apaiztegian egin zituen ikasketak. Enkarni Genua, Imanol Urbieta, Jesus Mari Goñi eta beste batzuk izan zituen irakasle. Bi urte egin zituen han, eta gero lanean hasi zen: Jakintza ikastolatik deitu zioten, haur hezkuntzan aritzeko. Unibertsitate ikasketen hirugarren ikasturtea EHUn egin zuen, Ategorrietan, lanarekin uztartuz. Arantzaren esanetan:
EHUkoa beste mundu bat zen; ez zegoen euskararik.
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Giro euskaltzalea izan zuen etxean, baina, etxeko hizkuntza gaztelania zen. Amak ez zuen lortu euskara ikastea hitz egiteko moduan; aitak bai, baina muga batzuekin. Familia abertzale batean hazi zen, eta txikitatik ikasi zituen kantuak, dantzak eta Euskal Herriarekiko maitasuna, baita independentziaren alde borrokatu behar zuela ere.
Antiguako Jakintza ikastolako gau eskolan ikasi zuen euskara. Aitak eta beste herritar batzuek sortu zuten Jakintza.
Irakasle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1979-80 ikasturtean, Jakintza ikastolan irakasle hasi zen Eskolaurrean (Haur Hezkuntza) eta, handik gutxira, Oinarrizko hezkuntza orokorrean (Lehen Hezkuntzan) jardun zuen.
Irakasle eta IKTen arduraduna izan da Jakintza ikastolan (Donostia) 1979tik 2011ra eta 2013-14an. 33 urtez.
Aholkulari[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lan ibilbideko azken urteetan, Lehen Hezkuntzako aholkulari jardun zuen Donostialdeko Berritzegunean. 2011tik 2013ra eta 2014tik 2021era.
Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Blogaria ZuZeu orainkarian 2009tik apirilaren 2013ra arte.[2]
- Berria egunkarian zutabe idazlea 2011ko irailetik 2012ko abuztura.[3]
- 2011n Eskola hiztun bila jardunaldian parte hartu zuen, Gasteizko Udalak antolatuta.[4]
Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021ean hartu zuen erretiroa. Aurreratu egin zuen, lasaiago bizitzeko, kirola egiteko, irakurtzeko, idazteko, gitarra jotzen berriro ikasteko, etxekoei laguntzeko...
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Goikoetxea, Jakes. ««Gaur egun dena kontsumitzen dugu. Berdintsu gertatzen da hezkuntzarekin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
- ↑ San Sebastian, Arantza. Zuzeu. .
- ↑ San Sebastian, Arantza. «Arantza San Sebastian» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
- ↑ Eskola hiztun bila. Vitoria-Gasteiz. .