Antxine Olano
- Artikulu hau aurkezle bizkaitarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olano».
Antxine Olano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1975eko martxoaren 31 (49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea eta kazetaria |
Antxine Olano (Bilbo, Bizkaia, 1975eko martxoaren 31) euskal telebista-aurkezle eta kazetaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen Bizkaian.
Ondoren, Canal Bizkaiako eta Alava 7 kateetako albistegietan lan egin zuen. Ondoren, Decogarden saioa aurkezteko fitxatu zuen La 2 kateak. Ostera, Telecincok saioa erosi zuen eta Antxinek aurkezten jarraitu zuen.
2007ko urtarrilaren 8an, Antxinek Decogarden saioa utzi eta La Sexta katera joan zen. Harrezkero, Sabor de hogar aurkezten du kate horretan. 2007ko Aste Santuaz geroztik En un tic-tac aurkezten du, La Sexta telebista katean ere.