Antxiñe Mendizabal
Antxiñe Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumarraga, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Antxiñe Mendizabal Aranburu (Zumarraga, Gipuzkoa, 1968 - ) euskal idazlea eta kazetaria da. Bere herriko historiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, baita fikziozko beste hainbat ere[1]. Haur eta gazte literatura generoa landu du batez ere.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zumarragan jaioa eta Plaza Zaharrean bizitakoa sei urte zituela familiarekin batera Urretxura joan ziren bizitzera. Bilbon kazetaritza ikastea erabaki zuen, idaztearekin zerikusia daukalako. Euskaldunon Egunkaria banatzen ibili zen hasiera batean gero, AEKn lan egin zuen Bisasti euskaltegian. Hainbat komunikabideetan ere- Egin, Segura Irratia, Loiola Irratia, Aiurri aldizkaria...- berriemaile lanetan ibili zen baina, kazetaritza gustokoa izan arren, ez zela berak nahi zuena ohartu arte. Joxantonio Ormazabalen eskutik itzulpengintzan jardun zen eta Ttarttalon lan egin ondoren Elkarren hasi zen gaur arte.[2]
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nire amak ez dauka erremediorik (2009), Elkar
- Lotsatia naiz, eta zer? (2010), Elkar
- Katti beti endredatzen (2011), Elkar
- Ametsi tripek hitz egiten diote (2012), Elkar
- Nire alabak ez dauka erremediorik (2013), Elkar.[3]
- Printzesa guztiek dute bere ipuina (2014), Elkar.[4]
- Ama gaiztoaren ipuina (2015), Elkar
- Printzesa eta ergela (2017), Elkar
- Emakume burugabea (2018), Elkar.[5]
Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez-fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- II. Errepublika Urretxu-Zumarragan (1991), Autoedizioa
- Zumarragako trikitixa (2005), Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
- Zumarragako baserriak (2007), Autoedizioa
- Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza (2017), Zumarragako Udala.[8]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ interaktiboa, 2011 iametza. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-26).
- ↑ Madinabeitia, Tere. (2021). Goiberri 447. Adorea hartu behar izan dut nobela idazteko. Elkarrizketa. , 04-07 or..
- ↑ «Antxiñe Mendizabal cambia de registro y publica una historia infantil» El Diario Vasco 2009-11-13 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
- ↑ «Antxiñe Mendizabalek ‘Printzesa guztiek dute bere ipuina’ liburua argitaratu du» Goierriko Hitza 2014-05-28 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
- ↑ [http://uberan.eus/?gatzetan-gordeak/irratsaioak/item/antxine-mendizabal-irakurrieran-irratsaioan «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Antxi�e Mendizabal Irakurrieran irratsaioan»] uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
- ↑ «Antxiñe Mendizabalek 'Odolekoak' liburua aurkeztuko du asteartean» Otamotz 2020-10-27 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
- ↑ Berria. «Odolekoak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
- ↑ «Ezpata-dantzari buruzko ipuina aurkeztuko dute bihar Antion» Goierriko Hitza 2017-06-07 (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).