Anderebide Iurretako Emakumeen Elkartea
Anderebide Iurretako Emakumeen Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Bizkaia |
Historia | |
Sorrera | 2009ko apirilaren 30a |
Anderebide Elkartea (gaztelaniaz "Asociación Camino de la mujer") Bizkaiko Iurreta udalerrian sortutako emakumeen elkartea da. 2009ko apirilaren 30ean sortu zen, zenbait bizilagunek jabekuntza ikastaroetan parte hartu eta elkarte bat sortzera animatu ondoren.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aniztasunetik abiatuta, Iurretako bizitza publikoan parte hartuz, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko ekimen, beharrizan eta eskaerei erantzun nahi dien Emakumeen Elkartea da.
Hasiera batean 67 bazkiderekin hasi zen, eta 2024an 140 bazkide izatera iritsi da. Horiek parte-hartze aktiboa dute herrian antolatzen diren ikastaro eta jarduera guztietan, emakumea eguneroko bizitzan ikusgai jartzeko.
Elkarteari izena emateko, Kristina Mardaras Cedrún (bertsolaria), Iuerretarra eta Euskal Herrian hain ohikoa den jarduera honetan gizonekin parte hartzen duen lehen emakume bertsolariaren laguntza izan zuen.
Logoa Leire Bereziatua Gonzálezen (Iurreta 1983), Nagore Txintxurreta Isasiren (Iurreta 1983) eta Itsaso Gonzálezen (Markina 1984) ideia izan zen, eta emakumeek Erdi Aroan (garelako, izan zirelako) zeramatzaten txanoen ideiaren zati bat, amaierarik gabeko bidea ere izan daiteke, eta, aldi berean, nola interpreta daitekeen emakumearen adatsa askatasunean.
Arduradunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun, elkarteko zuzendaritza batzordea 8 emakumek osatzen dute: Ana María Urkidi (lehendakaria), Encarna Sánchez (lehendakariordea), Marijo Gónzalez (diruzaina), Charo Fradejas (idazkaria) eta batzordekideak: Isa Bereziartua, Lurdes Moreno, Marga Aiartzaguena eta Divina Gallastegi.
Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2024.urtean, 15 urte beteko ditu elkarte honek. Antolatzen dituen ekintza batzuk, hauek dira:
Gimnasia abdominala hipopresiboa, barreterapia, autoestimua, zoru-pelbikoa indartzea, komunikazioa, jabekuntza ikastaroak, zineforum, lege hitzaldiak, janari eta sukalde hitzaldiak, informatika ikastaroak, irteera kulturalak, azoka solidarioa, eta abar.[1][2]
Gainera elkarteak antzerki emanaldiak eta musika taldeak aukeratu eta emanaldiak bultzatu ditu.
Jarduera horiez gain, aktiboki parte hartzen dute Iurretako Udaleko Kultura eta Gizarte Ongizate Sailak antolatutako ekintzetan, baita beste elkarteekin eta jai batzordearekin ere.[3]
Herriko Jaien inguruan, Berdintasun Foroan parte hartuz, Udalarekin eta herritarrekin batera bultzatu dute eraso sexisten aurkako protokoloa.[4]
Elkartearen egoitza Goiuria Kultur Gunean dago.
Emaila: anderebide@gmail.com
Telefonoa: 616490506
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ doyle, k. (2012-02-19). «Anderebide, con las mujeres» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
- ↑ «Arrozen dastatzea, musika eta dantza antolatu dituzte zapaturako Iurretan - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
- ↑ «Anderebidek 1.400 euroko ekarpena egin du La Otra Mirada elkarteak Senegalen dituen proiektuak babesteko - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
- ↑ «Dozenaka lagunek azken eraso sexista gaitzetsi dute Iurretan - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).