Amaia Izar Leatxe
Amaia Izar Leatxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agoitz, 1997 (26/27 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 177 zentimetro |
Amaia Izar Leatxe Larunbe (Agoitz, Nafarroa Garaia, 1997) nafar modelo bat da.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostiako First Models agentzian prestatu da.
Nafarroako Unibertsitatean Enpresen Administraritza ikasten du. Dantza eta yoga egiten ditu. 1,77 metroko garaiera du eta euskara, gaztelania eta ingelesaz mintzatzeaz gain txinerazko ezagutzak ere baditu.
21 urterekin Andaluziako Rota udalerrian ospatutako 2018ko Miss World Spain titulua irabazi zuen, eta 2018ko abenduaren 8an Txinako Sanya hirian ospatutako 2018ko Miss World 2018 nazioarteko lehiaketan aurkezteko aukera bereganatu zuen, Espainia ordezkatuz[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |