Alberto Berasategi
Alberto Berasategi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1973ko ekainaren 28a (50 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Bellaterra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 278–199 |
Binaka i/g | 47–59 |
Pisua | 66 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
Alberto Berasategi Salazar (Bilbo, Bizkaia, 1973ko ekainaren 28a -) tenislari profesional ohia da, 1994an Roland Garros txapelketako finalista izana.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Berasategi 7 urte zituela hasi zen tenisean jokatzen, eta 1991an Europako junior txapelduna izan zen. Hurrengo urtean profesional bihurtuta, 1993an lehendabiziko garaipena lortu zuen, São Paulon. 1990eko hamarkadan lurrezko zelaian espezialista bihurtu zen.
1994 izan zen Berasategiren urterik arrakastatsuena, orduantxe jokatu baitzuen bere Grand Slamgo final bakarra. Roland Garrosen Sergi Bruguera kataluniarrak irabazi zuen 6–3, 7–5, 2–6 eta 6–1. Urte hartako azaroan Berasategi ATP-Sailkapeneko munduko 7. tenislaririk onena izatera heldu zen.
Bere karreran banakako 14 sari eta taldeko beste bat lortu zituen, azkena Estorilen, 1998an. Famatua zen bere esku bakarreko errebesa. 2001ean, tenislari profesionala izateari utzi zion.
Grand Slam banakako finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Finalista[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelketa | Aurkaria | Emaitza |
1994 | Roland Garros | Sergi Bruguera Espainia | 6–3, 7–5, 2–6, 6–1 |
Banaka Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldeka Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zbk. | Data | Txapelketa | Azala | Kidea | Aurkaria | Emaitza |
1. | 1997ko apirilaren 20 | Bartzelona (Espainia) | Lurrezko zelaia | Jordi Burillo Espainia | Álex Corretja Espainia / Pablo Albano Argentina | 6-3 7-5 |