2. Sinfonia (Dvořák)
2. Sinfonia (Dvořák) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea |
Zatiak | 4 mugimendu |
Tonoa | Si bemol maior |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of compositions by Antonín Dvořák (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antonín Dvořák |
2. Sinfonia Si bemol maiorean Op.4, Antonín Dvořák konposatzaile txekiarraren 9 sinfonietako bat da, 1865ean idatzi zuena. Honako lau mugimendu hauek osatzen dute:
- Allegro con moto
- Poco adagio
- Scherzo: Allegro con brio
- Finale: Allegro con fuoco
Dvořákek, bere bigarren sinfonia hau, lehenaren urte berean idatzi zuen, 1865ean, 24 urte zituenean. Hala ere, euren harreran, oso lan ezberdinak izan ziren: hasiera batean, bere lehenengo lau sinfoniei, batere baliorik eman ez zien arren, bereziki lehenari, eta horiek suntsitzeko ahaleginen bat ere egin zuen arren, azkenean, bigarrena, bere gogokoenetako bat izatera iritsi zen. Ziuraski, hau, Josefa Čermákovágatik erabat maiteminduta zegoen une batean idatzi zuelako izango zen, beranduago bere koinata izango zena, Josefaren ahizpa Annarekin ezkondu baitzen. Lan honen partiturari buruz, Dvořákek, diru faltagatik ez zuela koadernatu dioen pasadizoa dago; bere lagun Moric eskaini zen hori egiteko, baina, egileari itzuliz gero hautsia izateko arriskua zegoela jakinez, honek behar adina diru biltzerik lortu ez zuenaren aitzakiarekin, berarekin mantendu zuen. Berlingo Simrok editoreak onar zezan, konposatzaileak lehen berrikuspen bat egin zuen 1887an, eta bigarren bat urte bete beranduago Pragan estreinatzeko. Edonola ere, 2. sinfonia hau, konposatzailea hil ondoren argitaratu zen.
Lehen mugimenduan, modu urrunean, Ludwig van Beethovenen 6. Sinfonia Pastoralaren pasaia batzuk ezagu daitezke, bigarren mugimendua, Robert Schumann edo Felix Mendelssohnen eran idatzia dagoen bitartean, estilo alemaniarrago batean.
Aurrekoa 1. Sinfonia |
Dvořáken sinfoniak 1865 |
Ondorengoa 3. Sinfonia |