Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Zugarramurdi)
Jasokundeko Andre Maria eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zugarramurdi |
Koordenatuak | 43°16′09″N 1°32′28″W / 43.26907°N 1.54108°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1781 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura neoklasikoa |
Ondarea | |
Jasokundeko Andre Maria eliza erlijio-eraikin neoklasikoa da, Nafarroa Garaiko Zugarramurdi herrian dagoena.
Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrigunean dago, altura txiki batean, Basaburua kalean.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1580ean Zugarramurdiko lehenbiziko eliza eraiki zen, gaur egungo eliza dagoen orube beran, ordurarte zugarramurditarrak meza entzun nahi izan ezkero Urdazubiko monasteriora joatera derrigorturik baizeuden[1].
Gaur egungo eliza 1781-1784 artean Jose Poudez arkitektoak eraiki zuen, Juan Bautista Dutari eta Joaquina Bordaren laguntzaz. 1793an Frantziako Konbentzio Gerra garaian Frantziar Armadak zati handi batean suntsitu zuen, hortaz XIX. mendean zehar berreraiki eta barne altzari berriez bete zen.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Latindar gurutzeko oinplanoa eta hiru atal, gurutzadura bat eta buru zuenak dituen nabe bakarra du, bai eta gurutzedurako gangak ere.
1876ko Florentino Izturitzek eginiriko erretaula bat du. Barneko urre-piezak berriz, XIX. mendearen hasierakoak dira, batzuk Pedro Antonio Sasak eginak[2]
Kanpoalde luzitutako hormak ditu, eta izkinarriak nahiz eraikinaren hainbat atal, tartean kontrahormak, Baztango ohiko harri gorrizko harlanduz eginak daude.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Zugarramurdiko historia. Zugarramurdiko Turismo Bulegoa (Gaztelaniaz) (Frantsesez)
- ↑ Zugarramurdiko parrokiaren eliza. Nafarroako Ondarea (Gaztelaniaz)