Edukira joan

Ibadhismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibadhi» orritik birbideratua)

Ibadhi mugimendua edo ibadhismoa ibadhiak[1] (arabieraz: الإباضية‎al-Ibāḍiyyah) islamaren adarra da, Omanen nagusia. Egungo adituen ustetan, Khawarij mugimenduaren eboluzioa da.[2]. 650. urte inguruan sortutako mugimendu horrek Aljerian, Tunisian, Libian eta ekialdeko Afrikan ere jarraitzaileak ditu.

Ibadhiek hasieran Basoratik (egungo Iraken) omeiatar kalifen aurkako gerrak egin zituzten, eta zenbait errepublika teokratiko sortu beren imanen zuzendaritzapean. XIII. mendearen erdialdean burujabetza gauzatu zuten Libiako, Tunisiako eta Aljeriako hainbat eremutan. Jarraian Aljeriako Saharara emigratu ziren. Iman ibadhiek 751tik XVIII. mendearen amaiera arte gobernatu zuten Maskat eta Omanen, baita ordutik Bahrainen eta Zanzibar uhartean (Tanzanian) ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. (Ingelesez) John L. Esposito, ed. Ibadis. in: The Oxford Dictionary of Islam. Oxford: Oxford University Press.
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]