Anoki
Anokia[1] edo eskotea[2] emakumezkoen zenbait jantziren irekidurek agerian uzten duten bularraldeko alde jakin bati ematen zaion izena da. Jantziaren irekidurak bularrezurretik gora begi-bistan uzten duen bularren arteko inguruari deritzo, zehatz-mehatz.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lepo-zabaldura, lepo-hastua edo biluzertza hitzak ere erabili izan dira[erreferentzia behar].
Anokia nabarmentzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anokia nabarmentzeko hainbat metodo erabili izan dira historian zehar.
Azpiko arropa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVI. mendearen erdialdera lepo-zabaldura jasotzeko gerruntzeak agertu ziren. XX. mendean push-up delako bularretakoak agertu ziren.
Itsasgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenbait emakumek euren bularrei zinta itsasgarriak jartzen dizkiote hauek altxarazteko eta hurbilarazteko.
Ebakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bular handiak txikiak baino askoz errazago altxatzen direnez, bular txikiko zenbait emakumek bularrak handitzeko ebakuntzetara jotzen dute lepo-zabaldura nabarmentzeko.
Ariketa fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zenbait ariketa fisikok bularraldeko giharrak sendoarazten dituzte, eta ondorioz hauek altxarazi.
Makillajea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzal efektuko makillajea erabiliz lor daiteke lepo-zabalduraren neurria dena baino askoz handiagoa ematea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Euskalterm» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «eskote» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).