Bose-Einstein kondentsatua deritzon materiaren egoera berri baten existentzia berresten duen momentuen banaketa. Rubidiozkoatomoz osatutko gas baten lortutako datuak. Koloreek abiadura bakoitzean doan atomo kopurua adierazten du. Gorriak geldoen doazenak adierazten ditu, zuriak, azkarren doazenak. Zuri eta urdin koloreko eremuek abiadurarik txikienak adierazten dituzte. Ezkerrean, Bose-Einstein kondentsatuaren aurreko pausuaren diagrama adierazten da, eta, erdian, hurrengo pausuarena. Eskuinean, diagrama lurrunketa apur baten ondoren erakusten da, Bose-Einstein kondentsatu puru batetik gertuko substantziarekin. Tontorra ez da estuegia Heisenbergen ziurgabetasun printzipioaren ondorioz: atomoak espazioaren toki batean harrapatuta daudenez, euren abiaduren banaketak, ezinbestean, gutxienezko zabalera bat du. Ezkerreko banaketa T > Tc (400 nanokelvin inguru (nK))rentzat da, erdikoa T < Tc (200 nK)rentzat, eta eskuinekoa T << Tc (50 nK)rentzat.